2013ko apirilaren 19an,
Militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten zortzi gazteren egoera salatu eta hauek babesteko herri harresia egin zuten ia mila lagunek Donostian.
Inongo biolentziarik erabili gabe eutsi zioten, Ertzaintzak lau ordu behar izan zituen auziperatuengana heltzeko, banan-bana, herritarrak bertatik ateratzen zituen bitartean.
Bideo hau erabili zuten jendea mobilizatzeko:
Azpiko bideoa, ARGIAk egin zuen laburpena.