1993ko apirilaren 25ean,
Milioi bat pertsona elkartu ziren lesbiana, gay eta bisexualen eskubideen eta askapenaren aldeko martxan AEBetako hiriburuan. LGTB komunitatearen aurkako diskriminazioa salatzeaz gain, sexismoa eta arrazismoa ere salatu eta norbere gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten.