Mikel Laboa musikaria hil zen 74 urterekin

Duela
16
urte

2008ko abenduaren 01an,

Mikel Laboa musikaria hil zen 74 urterekin. Frankismoan eta zentsuraren garaian euskal kultura berrindartu zuen Ez Dok Amairu talde abangoardistako kide izan zen, eta ondoren, bakarka, bide oparoa egin zuen. Tradizioa eta esperimentazioa uztartzeagatik nabarmendu zen, eta orduko hartan inork gutxik bezala Euskal Herriko mugetatik harago izan zuen oihartzuna. Euskal kantu tradizionalak berreskuratu zituen, baita poeta askoren lanak musikatu ere, eta kantagintza ereduan berritzailea izan zen. Joxean Artzeren letraren gainean ondu zuen Txoria txori, esaterako, euskal kantarik ezagunenetakoa da.

Iturria:

Mikel Laboa zendu da (ARGIA, 2008ko abenduak 1).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte