1979ko azaroaren 11n,
Mikel Arregi Marin hil zuen Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen. Gauez lagunekin Ziorditik Lakuntzara zihoala, bere autoari metrailetaz tiro egin zion Guardia Zibilak kuartelaren parean. Bidean ez zen ez kontrolik, ez seinalerik.
Gertaera salatzeko egin ziren grebak eta protestak ugariak izan ziren, eta Espainiako Poliziak gogor egin zuen haien aurka ere. Arregi HBko kidea zen, eta zinegotzia Lakuntzan, haren herrian. Argitu gabeko hilketa da, eta ez da sekula inor epaitu edo zigortu.
Gaian sakondu nahi duenak, hemen du ARGIAn Miel A. Elustondok Txaro Arregi arrebarekin eginiko elkarrizketa: "Guardia zibilek gorrotoa digute, eta guk ere ez ditugu maite".
Iturria:
Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).