1922ko abuztuaren 28an,
Michael Collins buruzagi irlandarraren hiletan milioi erdi irlandar inguru batu ziren. Ingelesen aurkako independentzia gerran IRAko gizon garrantzitsuenetako bat izan zen. 1921ean Bake Itun Anglo-irlandarraren alde azaldu zen, nahiz eta honek besteren artean, Irlanda bitan zatitzea zekarren.
Itun horrek irlandarren arteko gerra zibila eragin zuen eta itunaren aurkako irlandarrek hil zuten.
Iturria:
Tim Pat Coogan, The Man Who Made Ireland.