1968ko urriaren 16an,
Mexikoko Olinpiar jokoetan 200 metroko proban Tommie Smith eta John Carlos afro-amerikarrek lehen eta bigarren postuak eskuratuta, podiumera igo ziren, eta AEBetako ereserkia jarri zutenean, ukabila altxaz Pantera Beltzen agurra egin zuten, herritar beltzen eskubide zibilak aldarrikatzeko. Dominak kendu zizkieten.