1968ko irailaren 18an,
Mexikoko armadak Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa hartu zuen tankeekin. Olinpiar Jokoen atarian, ikasleak kalera atera ziren oposizioaren aurkako errepresioa gelditu eta herrialdearen demokratizazioan sakontzea eskatuz. 10.000 militarrek unibertsitatea okupatu, ikasle-mugimenduaren aurka kargatu eta 600 lagun atxilotu zituzten. Egun batzuk geroago, urriaren 2an, Poliziak mitin batean bildu ziren gazteak tirokatuta sarraskia egin zuen Tlatelolco auzoko Tres Culturas plazan. 400 lagun inguru hil zituzten, eta haietako asko hegazkin militarrek Mexikoko Golkora jaurti zituztela uste da.
Iturria:
Iturria: Paco Ignacio Taibo II, 68 (Traficantes de sueños).