Mendebaldeko Alemaniako Poliziak Petra Schelm hil zuen, RAFeko lehen hildakoa

Duela
53
urte

1971ko uztailaren 15ean,

Mendebaldeko Alemaniako Poliziak Petra Schelm gaztea tiroz hil zuen Hamburgon. Ulrike Meinhof eta Andreas Baader buru zituen Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen hildakoa izan zen. Bere aurkako atxiloketa aginduaren ondorioz Polizia atzetik zuela izandako tiroketa batean hil zuten.

RAF Mendebaldeko Alemaniako talde armatu ezagun eta garrantzitsuenetarikoa izan zen, ezkerreko joera iraultzaile nabarmenekoa. 1970ean sortu zen, eta 1993ra arte burutu zituen ekintzak. Hego Amerikako hiriko gerrillen moduko erresistentzia talde armatua izan nahi zuen, Uruguaiko Tupamaroen antzera. Gerrillen guda AEBen inperialismoaren, kapitalismoaren eta sistemaren aurkako askapen borroka internazional moduan ulertzen zuten.

Talde honen ibilbide militarrean, 1977ko udazkena bereziki azpimarragarria da, RAFen ekinbide armatuaren gogortasunak estatu-krisi bat sorrarazi baitzuen Mendebaldeko Alemanian, Alemaniar Udazkena izenarekin ezagun egin zena.

RAFek 1998an disolbatu zuen bere burua ofizialki, nahiz eta ordurako bost urte zeramatzan ekintza armaturik egin gabe. Ordura arteko borrokan, 34 lagun hil zituen eta, aldi berean, bere 20 militante galdu.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte