1982ko martxoaren 21ean,
https://en.wikipedia.org/wiki/Mazlum_Do%C4%9FanMazlum Doğan kazetari kurduak su eman zion Amedeko espetxeko bere ziegari, Newroz egunez. Turkiako estatu kolpe militarraren eta espetxe horretako bizi baldintza negargarrien aurkako protesta izan zen. Presondegi hori ezaguna da torturak praktikatzeagatik, eta preso ugari hil ziren bertan. PKK-ko presoek borrokaldia abiatu zuten giza eskubideen urraketak salatzeko, baina munduak jaramonik egin ez, eta borroka zabaltzeko beste modu bat bilatu nahi izan zuen Doğanek. Kazetaria eta PKKren sortzaileetako bat zen eta egun, kurduen martirien artean oso garrantzitsua da.
Iturria:
Wikipedia - Mazlum Doğan.