1904ko irailaren 22an,
Maurizia Aldeiturriaga Zabala jaio zen Zeberion. 12 urterekin hasi zen panderoarekin plazak girotzen, eta Leon Bilbao albokariarekin oso ezagun egingo ziren grabazioak egin zituen. Abesteko zuen era kementsuagatik egin zen ezagun, eta plaza-andre bezala aitzindaria izan zen. Zuzenekoetan, bere burua animatuz “aupa Maurizia!” oihukatzen zuen. 1988an hil zen 83 urterekin.
Iturria:
Ane Urrutikoetxea, Maurizia Aldeiturriaga, pandero jotzailea; “Aupa Maurizia!” (Gaztezulo, 2019ko apirilak 30).