1661eko abenduaren 31n,
Mauleko sarreran zintzilik zegoen Matalazen burua kendu eta sekretuan ehortzi zuten herritarrek. Zuberoako foruen deuseztatzearen aurka eta laborarien defentsan matxinada gidatu zuen erretorea izan zen Bernard Goienetxe Matalaz. 7.000 nekazarik hainbat herriren kontrola eskuratu zuten, auzolana antolatuz leku horietan.
Bordeleko armadak matxinada zapaldu eta Matalazi Lextarreko plazan burua moztu zioten, herritarrei eskarmentua emateko burua Maulen zintzilikatuz.
1955ean, Etxahun-Iruri koblakariak pastoral bat eskaini zion Matalazi, Eskiula herrian antzeztua. Hala ere, kanta ezagunaren letra eta doinua herrikoiak zirela uste izan da, harik eta 2023an Jean-Louis Davantek Enbata aldizkarian onartu zuen arte bera izan zela letraren egilea. Honela dio:
Dolü gabe hiltzen niz,
bizia Ziberoarentako
emaiten baitüt.
Agian, agian, egün batez
jeikiko dira egiazko ziberotarrak,
egiazko eüskaldünak,
tirano arrotzen ohiltzeko
eta gure aiten aitek ützi daikien
lurraren popüliari erremetitz
Iturria: