1906ko maiatzaren 31n,
Mateu Morral i Roca anarkista kataluniarrak Espainiako Errege Alfonso XIII. eta bere emaztegai Victoria Eugeniaren aurka atentatua egin zuen Madrilen. Beren ezkontza eguna zen eta Elizatik jauregira bidean zirela, ostatu bateko hirugarren solairutik lehergailua jaurti zien lore-sorta batean ezkutatuta.
Tranbiaren kable batean jo zuen baina, desbideratu eta huts egin zuen. Errege-erreginak onik atera ziren, baina beste 25 pertsona hil zituen. Argazkia segundo batzuk beranduago aterea da. Bi egunez ezkutuan egon zen, baina harrapatu eta hil egin zuten.
Iturria: