1917ko otsailaren 13an,
Mata Hari espioia atxilotu zuten Parisen. Dantzari exotiko bezala egin zen famatu, eta bere ikuskizunek ikusmira handia pizten zuten. Ondorioz, goi-esferekin tratua izan zuen. Alemaniarentzat espioi modura lan egitea eta Frantziari traizio egitea egotzi zioten, eta horregatik exekutatu.