Mastercard, Visa eta PayPal konpainien webguneei eraso egin zien Anonymousek, besteren artean

Duela
14
urte

2010ko abenduaren 08an,

Mastercard, Visa eta PayPal konpainien webguneei eraso egin zien Anonymousek, besteren artean. Wikileaksen eta Julian Assange-n aldeko kanpaina izan zen, konpainia horiek Wikileaksi herritarrek egiten zizkioten donazioak izoztu baitzizkioten, Wikileaksek AEBen Gobernuaren informazio sekretua eta oso konprometitua publiko egin berritan. Wikileaksek hainbat herrialde estutasunean jarri zituen, guda krimenen frogak publiko eginez. Mundu osoko milaka aktibistak hartu zuten parte ekintzan eta denen artean aipatu webguneak eraitsi zituzten hainbat orduz, etengabe milaka eskaera eginda.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte