1985eko uztailaren 07an,
Martuteneko espetxetik ihes egin zuten Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek, Imanol Larzabalek emandako kontzertua profitatuz haren bozgorailuen barruan ezkutatuta. Pikabea bi urtera atxilotu zuten berriz, baina Sarri kanpoan bizi izan da orduz geroztik.
Kortatuk ihesaldi hau ospatuz eginiko Sarri, Sarri kantuak gertaera herri kulturan erabat txertatu zuen.
Horrela kontatu zuen Pikabeak nola izan zen ihesaldia, ETBko Ur handitan saioan.