1980ko urtarrilaren 21ean,
Martuteneko espetxetik ihes egin zuten ETA (pm)-ko hiru presok. Bisitan joan zitzaizkien senideekin nahasi eta ate nagusitik atera ziren Izaskun Arrazola, Jesus Maria Salegi eta Mikel Matxirena. Piñu operazioan beste lau presoren ihesa ere planifikatu zuten, baina hauei azken minutuetan okertu zitzaien plana eta ezin izan zuten atera.
Iturria:
Egin (1980ko urtarrilak 22).