Iruñean etxetik bota zuten 78 urteko Martina Maritorenak kanpaldia abiatu zuen Gazteluko plazan

Duela
41
urte

1984ko urtarrilaren 27an,

Martina Maritorena 78 urteko iruindarra etxetik bota zuten eta Gazteluko plazan kanpaldia abiatu zuen. Familiak eta bizilagunek lagunduta, etxeko gauza guztiekin kanpatu zuen bertan, administrazioei bere baldintza ekonomikoetara egokitzen zen alokairua eskatzeko.

44 urte zeramatzan etxe horretan bizitzen, etxearen jabeak egindako etxegabetze eskaera gauzatu zuten arte

Otsailaren 2ra arte iraun zuen bertan, udaltzainek denda desmuntatu eta bertatik bidali zuten arte.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik