Martin Urtsua Arizmendi hil zen, konkistatzaile eta kolonizatzaile nafarra

Duela
309
urte

1715eko otsailaren 04an,

Martin Urtsua Arizmendi hil zen, konkistatzaile eta kolonizatzaile nafarra. Arizkundarra sortzez, Yucatango probintziara bidali zuten, eta bertako gobernadore izendaturik, handik hasi zen Guatemalarainoko lurrak konkistatzen. Bertako biztanleak mendean hartu eta bortxaz kristautasunera bihurtzen saiatu zen. Espainiaren menpe zen Filipinetara bidali zuten gero, eta hango gobernadore, kapitain jeneral eta Errege Auzitegiaren presidente izendatuta, konkista eta kristautze prozesu bortitzak jarraitu zituen. Manilan hil zen eta han dago ehortzia.

Iturria:

Iturria: G. Bleiberg (zuz.), Diccionario de Historia de España, III. liburukia (Alianza editorial).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte