Marie Politzer jaio zen Miarritzen, emagina eta nazien aurkako erresistentziako kidea

Duela
119
urte

1905eko abuztuaren 15an,

Marie Politzer jaio zen Miarritzen, emagina eta nazien aurkako erresistentziako kidea.Marie Larcade zen jaiotzako izena. Naziek Ipar Euskal Herriaren zati bat okupatu zutenean, bere senar Georgesekin batera klandestinitatera pasa zen, militante komunista ere bai baitzen, eta L’Université Libre egunkaria eratu zuten. 1942ko otsailean atxilotu zituzten senar-emazteak, eta 1943 hasieran Marie Auschwitzera deportatu zuten. Bertan hil zen 1943ko martxoan, tifusak jota. Miarritzen kale bat du bere omenez.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte