Maria Mercedes Antxeta venezuelarra atxilotu zuten frankistek Donostian, Meliton Manzanasek torturatuko zuen

Duela
63
urte

1961eko uztailaren 18an,

Maria Mercedes Antxeta venezuelarra atxilotu zuten frankistek Donostian eta Meliton Manzanasek torturatuko zuen. Oporretan zen Gipuzkoako hiriburuan eta talde antifrankista bat errepresioaren aurkako esku-orriak banatzen hasi zenean, inguruan harrapatu zuen. Espainiako Poliziak atxiloketa masiboak egin zituen, eta Antxeta ere eraman zuten, abizen euskalduna izaki.

Brigada Politiko Sozialaren buru eta torturatzaile ezagun zen Manzanasen eskuetatik pasa zen, eta era basatian torturatu zuten. Venezuelako Gobernua Donostiatik ateratzeko moldatu zen, baina 46 egunen buruan hil zen Caracasen.

Besteren artean, gorputza ebakiz josia eta bagina txikituta zeukan. 1961 eta 1993 artean hamalau pertsona hil ziren Euskal Herrian Poliziak eginiko torturen ondorioz.

Iturria:

Eduardo Rothe, Joven venezolana asesinada por la policía española (Aporrea, 2011ko azaroak 19).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte