1977ko azaroaren 09an,
María Isabel Gutiérrez sexu-langilea hilda azaldu zen Basauriko kartzelako ziegan. Bilboko San Frantzisko auzoko sexu langilea zen eta Frankismoko Alfer eta Gaizkileen Legea ordezkatu zuen Arriskugarritasunari eta Birgaitze Sozialari buruzko Legearen ondorioz espetxeratua zeukaten. Bere gorpua kiskalita azaldu zen, eta bertsio ofizialaren arabera bere buruaz beste egin zuen. Bertsio hori sinesgaitza egin zitzaion jende askori, isolamendu ziegetan erretzea debekatua eta jabetza oro konfiskatua zela kontuan izanik. Bilboko sexu langileek greba abiatu zuten. LGTB kolektiboarekin, mugimendu feministarekin eta preso sozialen COPEL koordinadoraren kanpoko babes batzordeekin protestak deitu zituzten: manifestazioak, ospitaleetako itxialdiak edota zubietan kateatzeak.
Iturria:
Iturria: Andrea Momoitio, Una huelga de putas en el barrio (Pikara magazine, 2022ko otsailak 9).