Mari Jose Bravo gaztea bortxatu eta hil zuen Donostian Batallón Vasco Españolek

Duela
44
urte

1980ko maiatzaren 08an,

Mari Jose Bravo gaztea bortxatu eta hil zuen Donostian Batallón Vasco Españolek. Loiola auzoan bere bikotekide Francisco Javier Ruedarekin zegoen, leku urrun batean. Jipoitu eta hamasei urteko neskatoa handik urrutiratu, bortxatu eta buruan tiro emanda hil zuten. Espainiako Poliziak ez zuen gertaera ikertu, eta hurrengo egunetan istilu handiak izan ziren auzoan poliziarekin. Loiolan greba orokorra deitu zuten alderdi, sindikatu eta elkarteek. Euskal gatazkaren testuinguruan eskuin muturreko talde parapolizialek emakumeen aurkako sexu eraso ugari egin zituzten.

Iturria:

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte