1984ko abenduaren 09an,
Manoli Arza Sueskun larri zauritu zuen Iruñean GALek.
Arza ahizpek Labrit aldapan zuten Hartza jatetxean eta euskaltzaleak zirelako mehatxatuak izan ziren lehenagotik ere.
Aste batzuk lehenago hildako Santi Brouarden inguruko dei bitxi bat ere jaso zuten ostean.
Leoncio Castro izan zen, gerora Arzak argazki batean identifikatuko zuen tiratzailea, Nafarroako GALen arduraduna.
Iturria:
Erkuden Ruiz Barroso, “Gure etxean denak berdin tratatzen genituen” - Hartza ahizpei elkarrizketa (Guaixe, 2019ko uztailak 12).