2001eko abuztuaren 01ean,
Manifestazio handia egin zuten 10.000 iruindarrek Gazteluko plazan aparkalekua egitearen aurka. Uztailean hasi zituzten plaza azpian aparkaleku bat eraikitzeko lanak, aurrez jakinarazi gabe bertako zuhaitzak ebakita zituztenean. Hiritarrek irailean galdeketa antolatu zuten, eta 19.639 botoetatik 18.462 azaldu ziren lanen aurka. Lanetan aurkitu ziren aztarna arkeologikoek ere ez zuten aparkalekuaren eraikuntza gelditzea lortu.
Iturria:
Ane Eslava, Iruñearen iragana espoliatu zutenekoa (Berria, 2021eko abuztuak 22).