Bi itsasuar gillotinatu zituzten, Frantziako Armadatik desertatu nahi zutenei laguntzea egotzita

Duela
230
urte
Iheslarien gillotinatzea Parisen.

1794ko martxoaren 13an,

Manex Etcheverry eta Taulo Garat itsasuarrak hil zituzten gillotinaz burua moztuta. Frantziako Armadatik desertatu zuten inguruko 47 gazteri Hego Euskal Herrira muga zeharkatzen laguntzea egotzi zieten. Sara, Ainhoa eta Itsasuko milaka biztanle beren etxeetatik atera eta deserriratu zituzten horren harira.

Napoleonen Frantziak gerra deklaratu zionean Espainia monarkikoari Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroako herritar askok uko egin zioten erreklutatuak izateari. Frantziako Armadak Euskal Herria indarrez okupatu eta euskara iraultzaren kontrakotzat jo zuten, besteren artean.

Iturria:

Adur Larrea, Lurbinttoko Ohoinak (Elkar)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik