1937ko otsailaren 7an,
Malaga-Almeria errepideko sarraskiaren bigarren eguna, Desbandá izenez ere ezaguna. Tropa frankistak Andaluzian Malaga hiria hartzekotan ziren, eta 300.000 bat herritar ihesean abiatu ziren Almeriara. Faxistek, italiarren eta alemaniarren laguntzaz, milaka zibil hil zituzten hiru egunez hegazkinetatik tiro eginez. Erasoak kaosa eragin zuen eta lekukoek gerora azaldu zuten aurrekaririk gabeko infernua izan zela.
Iturria:
Alejandro Torrús (Público, 2013ko otsailak 2).