2004ko martxoaren 11n,
Madrilen atentatuak egin zituen Al Qaedak. Lau trenetan lehergailuak jarri zituzten eta 193 pertsona hil zituzten, Espainiaren historiako atentaturik larrienean. Espainiako hauteskundeak ziren hiru egunera, eta inkesta guztiek zioten José María Aznarren PPk irabaziko zituela berriro. Hasieran ETAri egotzi zioten egiletza, baina orduak aurrera joan ahala gezurtatu arren, PPk gezurrari eutsi zion, gobernuak Irakeko gerran parte-hartu izana baitzegoen erasoen atzean. PPk hauteskundeak galdu zituen azkenik.
Iturria:
Wikipedia – 2004ko martxoaren 11ko atentatuak