1960ko irailaren 14an,
Lumumbaren aurkako estatu kolpea Kongonko Errepublika Demokratikoan, AEBek bultzatuta. Independentzia osteko lehen presidente demokratikoa zen Patrice Lumumba, ekainetik irailera, eta bere politika antiinperialistagatik Belgika eta AEBrentzat jo-muga zen. Ihes egin zuen, baina harrapatu eta 1961eko urtarrilean hil zuten. Abuztuaren 26ko data duen telegrama batean, CIAko zuzendari Allen Dullesek Kongoko bere agenteei ondorengoa esan zien: "Erabaki dugu bera ezabaraztea dela gure helburu garrantzitsuena". Mendebaldeko estatuek argi utzi zuten ez zutela onartuko beren interes ekonomikoak arriskuan jarriko zituen inolako dekolonizazio prozesurik.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio (Pasado y presente).