1992ko azaroaren 13an,
Lucrecia Pérez Matos dominikarra hil zuen tiroz Aravacan, Madrilen ultraeskuindar arrazista talde batek. Hutsik zegoen diskoteka batean afaltzen ari zen dominikar talde baten aurka hiru tiro egin zituzten. Bi tirok Lucrecia Pérez jo zuten. Tirokatzailea Luis Merino guardia zibila izan zen. Egun hartan hasita, hurrengo 30 urteetan jazotako ehun gorroto delitu kasu zenbatu dituzte adituek Espainiako Estatuan.
Fermin Muguruza eta Dut-ek abestia eskaini zioten.
Iturria:
Crimenesdeodio.info