Louise Michel hil zen Marseillan, bizitza osoa zapalduen alde aritu ostean

Duela
119
urte

1905eko urtarrilaren 09an,

Louise Michel hil zen Marseillan, bizitza osoa zapalduen alde aritu ostean. Irakasle, idazle eta iraultzaile frantziarra izan zen. 1871ko Parisko Komunan izan zuen parte hartze eta rol protagonistagatik da ezagun batez ere, eta figura anarkista esanguratsua da. Agintariek Komuna zapaldu ostean, Kaledonia Berrira erbesteratu zuten eta bertan kanakien askapen borrokarekin egin zuen bat. Frantziara itzultzean ideia anarkisten defentsan hizlari aritu zen. Bere hiletan 120.000 lagun bildu ziren azken agurra emateko.

Iturria:

Iturria: Louise Michel, Erbesteko gutunak Victor Hugori (Katakrak).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
220
urte