1883ko martxoaren 09an,
Louise Michel buru, gosearen aurkako protesta egin zuten Parisko kaleetan zehar. Les Invalideseko zelaigunean egindako langabeen manifestazio baten ostean, Michelek, eskutan bandera beltz anarkista hartu eta Émile Pouget eta Eugène Mareuilen laguntzaz jende taldea osatu zuten langile klaseak pasatzen zuen gosea salatzeko. Manifestazio hartan okindegi bat arpilatzea egotzita, polizia Michelen bila hasi zen. Hiru astez ezkutuan egon ostean, bere burua entregatu zuen. Sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta horietatik hiru bete zituen.
Iturria:
Iturria: Louise Michel, Red Virgin. Memoirs of Louise Michel (The University of Alabama Press).