Lopez Zabalegi sarjentua buru zuen foruzale talde bat matxinatu zen Obanos eta Garesen

Duela
131
urte

1893ko ekainaren 02an,

Lopez Zabalegi sarjentua buru zuen foruzale talde bat matxinatu zen Obanos eta Garesen. Matxinada foruak murrizten zituen dekretu batek eragin zuen eta laster Hego Euskal Herriko hainbat tokitara zabaldu ziren istiluak.

Gamazo Ogasun ministro liberalak sustatu zuen dekretua, baina ez zuen gauzatzea lortu. Garaipenaren oroigarri, Foruen Monumentua eraiki zuten Iruñean.

Iturria:

Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra. (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte