1985eko martxoaren 26an,
Londres Hegoaldeko Emakumeen Ospitalea desalojatu zuten 150 poliziak. Ospitalea itxi nahi zuen administrazioari aurre egin eta 200dik gora emakumek eraikina okupatu zuten. Materiala eraman ez zezaten piketeak antolatu zituzten. Ospitaleko langileak emakumeak ziren eta emakumeak artatzen zituzten.