1902ko abuztuaren 01ean,
Lola Iturbe militante anarkista eta feminista jaio zen Bartzelonan. Jostun bezala egiten zuen lan eta 14 urterekin CNT sindikatuan afiliatu zen. Besteak beste, 1933, 1934 eta 1936ko iraultza saiakeretan parte hartu zuen. Mujeres libres (emakume askeak) anarkosindikalismoaren barneko erakunde feministaren sorreran parte hartu zuen. “Emakumeak bere gorputzaren eta bere borondatearen jabe izan behar du erabat”, zioen.
Pertsona honen bizitzan sakontzeko, irakurri Nagore Irazustabarrenaren Lola Iturberen eskola artikulua.