1938ko maiatzaren 29an,
Lizarrako Foruen plazan Casimira Andiarenak “Behera armak!” eta “Gora Nafarroa, denok baikara anai-arrebak!” oihukatu zuen, militarrak festa hispaniar-italiar bat ospatzen ari zirela. Lepoan gorri eta beltz koloreko zapia zuen jantzia, eta bere balkoian kolore bereko bandera jarri zuen.
Bandera zergatik jarri zuen galdetuta, militarrei haiek gerra zergatik egiten zuten galdetuz erantzun zien. Gerra kontseilu batean epaitu zuten eta zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, aurrekari ezkertiarrak zituela argudiatuta.