1980ko maiatzaren 27an,
Lizarragan Mikel Arrizurieta Balda artzain uztegiarra hil zen, Espainiako armadaren obus baten leherketaren ondorioz. Urte batzuk lehenago Etxarri-Aranatzen ere familia oso bat hil zen, armadak Andimendin utzitako obus bat txatarra zelakoan etxera eraman eta bertan lehertu zitzaienean.