Lincoln presidentearen aginduz, Dakota herriko 38 pertsona errugabe urkatu zituzten AEBetan

Duela
163
urte

1862ko abenduaren 26an,

Lincoln presidentearen aginduz, Dakota herriko 38 pertsona errugabe urkatu zituzten AEBetan. Dakota herriaren matxinadan parte hartzea egotzi zieten, eta AEBetako historiako masa exekuzio handiena da Minnesotako hori. Beren lurretatik kanporatzearen aurka matxinatu ostean, 303 dakota atxilotu eta epaiketa fartsa batean zigortu zituzten.

Lincolnek esku hartu izan ez balu, guztiak exekutatuko zituzketela dio historiografia zuriak. Dakotek ez diote sekula barkatu.

Iturria:

Alexander Dee Brown, Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
195
urte