1996ko ekainaren 29an,
Libian Abu Salim segurtasun presondegiko 1.200 preso hil zituzten. Bezperan haien baldintza kaskarrengatik kexatu zirenen protestaren mendekua izan zen. Agintariek ukatu zuten arren, 2011n Muammar al Kadafiren gobernua erori ostean preso hauen gorpuzkiak zituen hobi komuna aurkitu zuten.