1940ko abuztuaren 21ean,
Leon Trotski hil zuen piolet batekin buruan jota Mexiko Hirian Ramon Mercader kataluniarrak. Lenin hil eta Stalinen aurka botere borroka galdu ostean, Armada Gorriko buru izandako Trotski kanporatu egin zuten alderditik lehenik eta Sobiet Batasunetik ondoren, 1929an. Erbestean eman zuen ondorengo bizitza osoa.
Mexikotik estalinismoaren aurka idazten eta bere jarraitzaileak antolatzen saiatu zen. Bere aurkako atentatu saiakera ugaritik bizirik atera ostean, sobietarren NKVD agente sekretua zen Mercaderrek hil zuen, Stalinen aginduz.
Iturria:
Leonardo Padura, El hombre que amaba a los perros (Tusquets Editores S.A.)