1901eko urriaren 29an,
Leon Czolgosz exekutatu zuten aulki elektrikoan, 28 urteko militante anarkista. New Yorken AEBetako McKinleye presidentea hil zuen honek hilabete eta erdi lehenago.
Zale bat zelakoan hurbildu zitzaion hitzaldi baten hasieran, eta tripara bi tiro egin zizkion Czolgsz-ek.
Anarkisten aurkako jazarpena AEB osora zabaldu zuen gobernuak eta hainbat talde anarkistak bere ekintza gaitzetsi zuten, eta are, espioitzat ere jo zuten.
Emma Goldmanen jarraitzailea zen, eta bera ere atxilotu zuten, hilketa inspiratzea leporatuta.
Bere ekintza anarkismoak XIX. mende hasieran erabili zuen estrategiarekin bat dator, mundu mailako pertsona esanguratsuen hilketa, anarkismoaren hedatzea eta eraldaketa soziala bilatu asmotan.
Bere azken hitzak izan ziren: "Presidentea hil nuen jende onaren etsaia zelako, langile onen etsaia. Nire krimenaz ez naiz damutzen".
Iturria: