1979ko otsailaren 03an,
Lemoiztik Ascó II zentral nuklearrera zihoan konboi bat geratzea lortu zuten ekologistek Tarragonan. Guardia Zibilak eta segurtasun enpresa pribatu batek babestutako trailer erraldoian 100 tonako alternadore bat zeramaten, 4 km/h abiaduran. Furgoneta batean ezkutatuta orduak zain zeramatzaten Greenpeace taldeko lau ekintzailek ezustean harrapatu zituzten, eta Polizia konturatzerako, trailerrera kateatuta zeuden. Hiru orduz geratzea lortu zuten, eta Guardia Zibilaren destakamendu bat eta suhiltzaileak behar izan zituzten konboiak aurrera jarraitu ahal izateko. Nuklearren aurkako borroka pil-pilean zegoen.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat (Bidea helburu taldea).