1623ko martxoaren 11n,
Lekeitioko eta Ondarroako arrantzaleek bien artean harrapatutako balea elkarren artean banatzeko hitzarmena sinatu zuten. Ohikoak ziren herri ezberdinetako arrantzaleen arteko tirabirak balea ehizatzean. Bi herritako kofradiak batuz, balea errazago harrapatzea izaten zen asmoa, eta beraz, etekinak bi herrietako arrantzaleen artean banatzen ziren.
Iturria: