2008ko irailaren 15ean,
Lehman Brothers multinazionalak porrot egin zuen AEBetan eta finantza sistema osoan porrot katea eraginda, mundu osora zabaldu zen 1929koaren ostean ezagutu den krisirik bortitzena, hasieran finantzetakoa eta laster ekonomia osoa astindu zuena. Krisi honen kudeaketak pobreen eta aberatsen arteko arrakala sakondu du bazter gehienetan: gobernuek bankuak erreskatatzeko sekulako dirutzak mobilizatu zituzten eta, ordainetan, langileen eskubide eta herritarren zerbitzu sozialetan murrizketa itzelak egin. .