Eskuin muturraren atentatua Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren Iruñeko egoitzan

Duela
47
urte

1977ko urriaren 05ean,

Lehergailua zartarazi zuen Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren Iruñeko egoitzan Triple A eskuin muturreko taldeak. Aldizkariko bi kazetari eta kudeatzaileak minutu batzuk lehenago egin zuten alde egoitzatik. Aldizkariak hainbat mehatxu jaso zituen aurretik egiten zuen kazetaritzagatik, eta atentatuaren orduaren inguruan deiak jaso zituzten aurreko asteetan, susmatzen denez, jakiteko ea ordu horietan lanean ari ziren ala ez. Hedabideetako lankide eta sindikatu eta alderdi politikoekin koordinadora bat eratu zuten gertatua salatzeko.

Iturria:

Punto y Hora de Euskal Herria (1977ko urriak 13-19).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik