1980ko azaroaren 29an,
lehendabiziko Korrika abiatu zen Oñatitik. Euskararen aldeko lasterraldiak Bilbo arteko bidea egin zuen Euskal Herri osoan zehar milaka lagunen parte hartzearekin. AEK-k antolatu zuen, Euskal Herri osoa euskalduntzeko beharra aldarrikatu eta diru faltaren aurrean baliabideak lortzeko.