1948ko apirilaren 30ean,
Lehen presoak eraman zituzten Martuteneko espetxera, Donostian. Ondarretako kartzela hustu beharra zuten, eta nahiz eta Urumea ertzeko kartzela berria bukatu gabe egon, presoak lekualdatzen hasi ziren. Martutenera sartzen lehenak 49 emakume izan ziren. Ondarretako espetxea abandonaturik egon zen, harik eta udalak bere hondakinen kudeaketa enkantean atera zuen arte.
Autoritate frankistek, aurretik, lehen harria jartzeko ekitaldia handitasun guztiarekin egin zuten.
Jarraian espetxea eraikitzen ari zireneko zenbait argazki.
Eta amaitzeko, ireki berritan guardia zibilek ateratako argazki bat.
Iturria:
Iñaki Egaña, Ondarreta: gezalaren kartzela (Donostiako Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea).