1914ko ekainaren 28an,
Lehen Mundu Gerra eragingo zuen hilketa egin zuten Sarajevon, Bosnian. Austriako artxiduke Frantzisko Fernando eta bere emazte Sophie Chotek hil zituen tiroz Gavrilo Principe serbiar nazionalistak. Atentatuak Austrohungariar inperioari aitzakia eman zion Serbiaren aurka egin eta bere hedapena geratzeko. Errusiak bere aliatu Serbia lagunduko zuela espero zutenez, Alemaniaren aliantza bilatu zuten austrohungariarrek. Europako egoera ezegonkorrak eztanda egin zuen orduan eta Lehen Mundu Gerra hasi zen.
Iturria:
Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica).