1963ko maiatzaren 17an,
Lehen Mundu Gerlako hilak omentzeko monumentuan ekintza egin zuten Baionan. Front de Liberation Basque taldeak urre kolorez idatziriko Aux bayonnais morts pour la Patrie (Aberriagatik hildako baionarrei) testuan Aberriagatik hitza alferrik hitzarekin ordeztu zuten. Kalkulatzen da 800 baionar hil zirela Lehen Mundu Gerran, Frantziaren armadan. Horrez gain, "Gora Euzkadi" ere pintatu zuten monumentuaren gainean.
Hiriaren ordezkari gisa salaketa jarri zuen Henri Grenet auzapezak.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).