Lehen Intifada hasi zen Palestinan

Duela
37
urte

1987ko abenduaren 09an,

Lehen Intifada hasi zen Palestinan, armada israeldarraren ibilgailu batek Gazako Jabaliako errefuxiatu gunean kamioi bat jo eta lau palestinar hil ostean. Gazan erresistentzia zibil armagabea abiatu zuten eta berehala Zisjordaniara ere zabaldu bazen ere, erresistentziaren gune nagusia Gaza izan zen, Israelek ezin izan baitzuen kontrolatu.

Herri oso batek antolatutako desobedientzia ariketa izan zen, eta eguneroko bizitzaren antolaketa kolektiboa praktikatu zuten. Irudi nagusia, tanke blindatuei harriak botatzen zizkieten gazteena izan zen, eta nazioartean jende askoren begietara, ordura arte biktima gisa aurkezten zen Israel zapaltzaile bilakatu zen.

Sei urtez luzatu zen eta mezu nagusi bat zabaldu zion munduari: palestinarrek ez dute Israelen okupazioa onartzen.

Protestaren hauspoa, beren bizitzan soilik okupazio militarra soilik ezagutu zuten belaunaldi berria izan zen, adinez nagusi bilakatua zena ordurako. Gazte belaunaldi honek publikoki bere babesa adierazten zioten Palestinaren Askapenerako Erakundeari (PLO ingelesezko sigletan), nahiz eta hori debekatuta egon. Horrenbestez, Intifada lehertu aurreko urteetan, etengabeak izan ziren gazteriak deitutako manifestazioak eta Israelgo armadaren errepresio gero eta gordinagoa, egunetik egunera palestinarren sumindura geroz eta handiagoa eragiten ari zena.

Intifada hasi zenetik 1996 amaiera arte, Intifadak iraun zuen sei urteak barne, armada eta kolono israeldarrek 1.422 palestinar hil zituzten, bataz beste, bi egunean behin bat. Horietatik 294 hamasei urtetik beherakoak ziren. Denbora tarte berean, 175 israeldar hil zituzten palestinarrek, horietatik 86 segurtasun indarretako kideak.

Iturria:

Rashid Khalidi, Palestina, cien años de colonialismo y resistencia (Capitan Swing)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte