1894ko uztailaren 14an,
Lehen ikurrina jarri zuten jendaurrean, Bilboko Euzkeldun Batzokijaren balkoian. Ziriako Iturri Urlezagak izan zuen hura paratzeko ohorea, elkarteko kiderik zaharrena zela eta. Euzkeldun Batzokijaren irekiera ekitaldian izan zen. Handik hilabete gutxira Euzko Alderdi Jeltzalea sortuko zuten.
Ikurrina Sabin eta Luis Arana Goiri anaiek sortu zuten, hasiera batean Bizkaia ordezkatzeko, baina laster Euskal Herriaren bandera bilakatuko zen.
Elkarte hau Espainiako Gobernuaren aginduz itxi zuten eta handik gutxira bertako kideak espetxeratuak, gerora absolbituak izan zirelarik. Elkartea berrireki zuten, baina berriz ere itxiarazi zutenez desegina izan zen, halere haren hasierako egitura ondorengo alderdi politikoaren antolaketaren oinarritzat erabilia izan zen.
Iturria: